Agurra eta eskerrak, herritarrei

Erabiltzailearen aurpegia Mariabi Oiarbide Mujika 2022ko mar. 27a, 00:00

Oiarbide-Otxoa Hortz Klinikan agur esateko ordua iritsi zaigu. Adiorik gabeko une hautean, Hernaniri eta hernaniarrei, egindako harrera eta gurekiko beti izan duten jarrera eskertu nahi dizkizuegu. 

Baina agurra ez da amaiera. Klinikak zabalik segitzen du, eta gure ondoren datozenak ondo prestatutako emakumeak dira, azken berrikuntzak eta teknikak erabiltzen ikasitakoak. Beraiek, gurekin urtetan lan egin duten erizainekin batera, zerbitzu bikaina eta zabala eskainiko dizuete, hemendik aurrera ere. 

Zalantzarik gabe, esku onetan uzten zaituztegu...

Agur t'erdi 

 

 

Mariabi Oiarbide Mujika

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!