Bizitzaren garestitzea gelditu lelopean manifestazioak deitu dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako Kontseilu Sozialistek etzirako, (18:00etan, Donostiako Bulebarrean) eta Buruntzaldeatik ere bertaratzeko deialdia luzatu nahi diegu herritarrei. Elikagaien, gasaren, argindarraren, gasolinaren eta orokorrean oinarrizko bizi bitartekoen prezioak jasan duten gorakada salatuko da
Aitzakia pandemian edo gerraren gainean jarri nahi izan bada ere, bizitzen ari garen krisialdi sozial eta ekonomikoa itogarria ziaten ari da. Pandemiarekin, normalizatu egin dira oinarrizko eskubideen murrizketak eta osasungintzaren hondamendia. Orain bat batean, pandemia desagertu egin dela dirudi, eta gerra da aitzakia berria. Oinarrizko beharren inflazio jasangaitza ekarri omen du berarekin, baina egiaz, burgesiak hartu duen neurria da irabazi-tasak bermatzen jarraitzeko, pisua langileriaren bizkar jarriz.
Baina, honek azken urteetan eman den pobretzea eta eskasia areagotu besterik ez du egiten. Soldataren menpe bizi gara eta honek murrizte erreal bat jasan du, nahikoa ez izateraino. Jada agerian gelditu da politikari profesionalek neurri horien inposaketen kolaborazioarekin, edota miseria aurpegi humanoagoz kudeatzera mugatuz, bankari zein enpresari handiekin batera arazoaren parte direla.
Gauzak horrela, norberak bere alea jartzea besterik ez du, horregatik burgesiaren adierazle ororen aurrean mobilizatzera eta antolatzera dei egiten dugu!