Idatzi honen bidez, Hernaniko taxistek jakinarazi nahi dizuegu: ez gaudela ados udaletxeak erabaki duen taxi geltokiaren aldaketarekin.
2022ko urtarrilaren 5ean, udaletxeko erregistroan (2022-073 erregistro zkia.) eskaera orokorraren bitartez zera eskatu genuen: taxi geltokiaren leku aldaketa bertan behera uztea, eta udaletxearen eta taxisten arteko bilera.
Zoritxarrez, gaur egun oraindik ez dugu erantzunik jaso.
Ondorioz, honako hau jakinarazi nahi dizuegu:
-Elkano kaleko geltokia bezeroentzat oso arriskutsua da, errepide erditik igo behar dute taxira, eta herrian trafiko gehien daukan kalea da.
-15 taxi lizentzia daude, eta bakarrik hamarrentzako jarriko dute aparkalekua.
-Geltoki berriaren kokapenak herrira sartzeko aukera bakarra uzten digu, eta horrek eragin zuzena du bidaiaren iraupenean eta prezioan.
Ondorioz, jakinarazten dizuegu Hernaniko taxistak ez gaudela ados geltokiaren aldaketarekin, eta horrek dakartzan ondorioen erantzukizuna udaletxearena dela.