Azken asteetan, 2022-2023 ikasturterako aurrematrikulazio-aldia ireki den honetan, ikastola berri bat sartu da gure udalerriko hezkuntza-eskaintzan, eta gurasoen artean eztabaida piztu da gure seme-alabentzako hezkuntza mota egokienaren inguruan. Ni neu kezkatu samar nago azken aldian administrazio arduradunaren jokabidearekin, haren utzikeriaz desegiten hari baita hezkuntza publikoa. Eskola publikoa ahultzen ari da itunpekoaren mesedetan, eta horren aurrean erreakzionatu egin behar dugula uste dut, eskola publikoaren eskaintza indartzeko.
Hezkuntza da pertsona bati bere garapen pertsonala sustatzeko eman dakiokeen aukerarik garrantzitsuena. Alabekin Elizatxora joaten naizenean, haur horiek guztiak bizitzaren ibilbidea egiten hasteko abiapuntu berean daudela pentsatzea gustatzen zait, haien generoa, gizarteegoera edo jatorria edozein izanda ere. Horregatik uste dut hezkuntza-proiektu orok publikotasunean oinarritu behar duela bere ardatz egituratzailea, eskola publikoak bakarrik eskaini baitezake hezkuntza euskalduna, eleaniztuna, feminista, unibertsala, doakoa eta pertsona guztiekiko errespetuzkoa, beren baliabide ekonomikoak edo jatorria edozein dela ere. Niretzat hori da Elizatxok, Langilek eta Urumeak egiten duten eskaintza.
Horregatik, orain inoiz baino beharrezkoagoa da gure seme-alabak ikastola horietan matrikulatzea. Horretara animatzen zaituztet, etorkizuneko
eskolak baitira.