Jada 10 urte, Iñigo Cabacas!

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Alberdi Hosteins 2022ko urt. 29a, 00:00

Ahoa beteta hitz egiten duten politikari horiei, eta euskal herritar guztiak ordezkatzen gaituen gobernuari:

Laster beteko dira 10 urte, Iñigo Cabacasen heriotzaren zoritxarreko ezbeharretik; eta gurasoek euskal gobernuari bidalitako eskutitza irakurri ostean, hasunarketa egin dut.

10 urte! Urte mordoa dira, semearen heriotzaren inguruan, legearen bidea hartuta, guraso­ak argitasunaren eta erantzunaren zain daudela oraindik. Zein erraz esaten den, ezta?

Jarri gaitezen (proba egin dezagun), minutu gutxi hartuta, guraso hauen azalean! 10 urte, eta euskal gobernuaren aurrean onartu behar, epaiketaren txostena bukatutzat eman dutela, ardura zuzenik epaitu gabe.

Eta 10 urte laster, etengabe ezezkoa eman diotela, bi gurasoekin aurrez aurreko hitzordu bat izateko eskaerari. Hori ere irentsi behar izan dute...

Bada garaia, lehendakariorde eta segurtasun aholkulariak, ausardiaz aurre egiteko, gurasoek publikoki idatziz eta ahoz egindako eskaerari. Lotsa ematen dit, euskal herritar bezala, koldarkeria hau ikusi eta sentitzeak, nola ari diren saihesten.

Iñigo Cabacasen aita-amare­kin bat egiten dut, bizitzen ari diren samin luze horrekin. Eta izaera politikoa baztertuta, herritar xume eta apala naizelako bakarrik.

Erantzukizun politikoa duenari eskatzen diot ausardiaz adieraztea errespetua, elkartasuna eta barkamena, bere seme bakarra galdu duen familia honi. Izan dadila justizia, egia eta erreparazioa berdina herritar ororentzat.

Bejondeizuela, Fina eta Manu, zuen arnasaren grinagatik!

 

Jaione Alberdi Hosteins

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!