Agiri edo artifizio digital honen ezarpenak Euskal Herriko eta estatuko gero eta herri eta hiri gehiagotan mobilizazioak egitera bultzatu ditu herritarrak, agiridunak zein agiri bakoak. Hala etorri dira, besteak beste, joan den urtarrilaren 8an Hernanin egindako manifestazioa eta atzo, larunbatarekin, Bilbon, egin zena. Biak Bizitza plataformak antolatutakoak "Stop Pasaporte a la dictadura" lelopean.
Agiriaren jabe izateko ezinbestekoa da txertaketa jarraibideak bete izana. Gehiengoak badauka eta gehien-gehienek borondatez egin dute.
Badira gutxi batzuk, ordea, behartuta, hertsatuta edo baldintzatuta egin dutenak, bai lan kontuengatik, bai beste beharrizan batzuengatik, hala nola, kiroldegia bezalako beharrezko zerbitzu publikoak erabili ahal izateko eta, jarraibide medikoek hala aholkatuta, igerilekuan, Pilatesen, Yogan eta abarretan aritu ahal izateko.
Badira "Pase Nazia" (Alemania Nazian juduekiko eta zenbait etniarekiko antzeko diskriminazioa gogorarazteko eufemismoa) ez daukatenak.
Hauek hertsadurarik eta diskriminaziorik gabeko txertaketarako eskubidea erabili dute askatasunean. Espainiako konstituzioak aitortzen die eskubide hori injektatu nahi izan ez duten guztiei.
Azken multzo horri dagokionez, Hernaniko Udalak hertsadura egiten du jada, bai kiroldegiko zerbitzuez gozatzen ari zirenekin eta jada sartu ezin dutenekin, bai alta eman nahi izan dutenekin (nire kasua, medikuaren aginduz) eta erabilera publikoko instalazio batzuetara sartzeko txartela ukatu dietenekin.
Bai 2020ko udaberriko konfinamendua, bai maskarengatik jarritako isunak konstituzioaren aurkakotzat eta legez kanpokotzat jo zituzten epaileek, eta hori bera gertatuko da Covid Pasea delakoarekin, araudi autonomikoaren gainetik dauden oinarrizko eskubideak urratzen ditu eta. Bitartean, izorra gaitezen, eta epaia ateratzen denean arau-hausleei buruan hazka egiteko besterik ez diete eskatuko.
Ostalariei hausnartzeko eskatu nahi die Ginko Batzarrak. Izan ere, aipatu agiria eskatzean, datuen pribatutasunaren legearen aurkako delituak egiten dituzte. Gainera, Sarrera Ukatzeko Eskubidean jasota ez dauden gertaerengatik inori sarrera ukatzea legez kanpokoa denez salaketa jaso dezakete.
Azken deia gazteria ahanzkorrari zuzendua da, batez ere, Hernanin gobernatzen duen ezker hortako gazteei zuzendua. Galde biezaiete beren adinekoei nolatan ez duten gaur arte sinistu agintean zegoen formalitatetik zetorrena baina gaur egun Covid19arekin ia eskuinetik aurreratzen dituzten.
Hernaniarrentzat egiten dugu lan eta entzuteko baino ez dugu eskatzen. Gure kontaktua: ginkobatzarra@protonmail.com.
Iulen Lizaso Aldalur