Milesker!

Erabiltzailearen aurpegia Jon Odriozola Amigorena Hernaniko Ohitura Zaharrak taldea 2022ko urt. 19a, 00:00

Iragan abenduaren 31ean, Gabon-Urte Zahar egunean, hamarkada dezentetan egin ohi izan dugun bezala, urteko azken egunean, trikiti doinuz, koplaz zein bertsolarien jardunaz jantzi genuen herriko alde zaharra. Milesker, herritarrei, ostalariei… eman zeniguten berotasunarengatik.
Ibilbidea ez eteteko, jada, Santa Ageda bezperan (otsailak 4, ostirala) jarriak ditugu begiak. Egun horretan ere Hernaniko kaleak txistularien doinuz, zein kantez, koplez eta bertsoz hornitzeko asmoa dugu. Gonbidatua zaude!
Beste behin, Eskerrik Asko!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!