Berriki 10 urte osasuntsu bete dituen arren, larunbat honetan, hilak 15, Lurreko Produktu ekologikoen denda itxiko dugu. Oso aberasgarria izan da gaurdainokoa, bai ikasitakoan, baina batez ere jendearekin bizitakoan.
Baina, bidea ez da hemen bukatzen: Izpizua 13ko lokalari aurpegi garbiketa bat emango diogu, eta bertan Herrilur kontsumo taldeak bere egoitza izango du, non besteak beste herriko ekoizleen produktuak izango dituzuen eskuragarri.
Beraz, taldean ahaltsuagoak garenez, osasuntsu biziz hazi gaitezen elkarrekin.
Ibon Zapiain Leoz