2022a iritsi da, urte berria, erronka berriak eta nola ez ilusio berriak. Hala ere, oraindik, gure herrian hutsune haundi bat dugu. Ez gara inoiz hutsuneekin bizitzera ohituko; herri honen askapenaren aldeko borrokan ezinbesteko pieza diren kideak, gurekin borrokan behar ditugulako.
Askatasuna dugu helburu. Hori adierazi nahi diogu euskal gizarteari, bereziki, euskal gazteriari. Euskal preso, iheslari eta deportatuek kalean egon behar dutela.
Konpromisoa da gure erantzuna. EPPKrekin eta beraiek hartutako erabakiarekin. Horregatik, kolektiboari atxikimendua adierazi eta gazteok zuekin jarraitzen dugula ozen esan nahi dugu.
Elkartasuna da gure tresna. Horregatik, astebururo-astebururo, kilometroz-kilometro senideei epeltasuna helarazten jarraituko dugu. Ez ditugulako inoiz bakarrik utziko, ez zaituztegulako inoiz bakarrik utziko.
Maitasuna dugu eskertzeko. Gazte belaunaldi askori lapurtu zitzaien askatasuna herri hau maitatzeagatik. Eta guk, herri hau maite dugulako eta zuek maite zaituztegulako jarraituko dugu askatasunaren aldeko borrokan.
Gorka, Imanol, Gurutz, Itxaso, Karlos, Gotzon, Beinat, Ainhoa, Gari, Ibon, Joanes, Unai eta Pittu besarkada estu bat Hernanitik, zuekin gaude!
Gazteok zuekin gaude eta ez zaituztegu sekula bakarrik utziko!
GORA EPPK! BETI ZUEKIN!