Gehienok jakingo duzuenez, urtero abiatzen da Euskal Herritik basamortuko kanpamenduetan bizi beste erremediorik ez duten sahararrentzako elikagai-karabana. Kamioi horiek betetzeko, baina, lehenago bilketa-lana egin behar da herriz herri, eta horretan aritu gara urtetan Hernaniko hainbat herritar.
Kontua da azken aldietan ozta-ozta betetzen ditugula bilketa egiteko antolatzen ditugun txandak, izan ere, bikote bana behar dugu Hernaniko supermerkatuetan ostiral arratsaldean zein larunbat goizean. Era berean, biltegian nahiz furgonetan jardungo duten boluntarioak behar dira.
Horiek horrela, Hernaniko taldeak dei egiten die prest dauden herritarrei datozen urtarrilaren 21ean eta 22an, ostiral eta larunbatarekin, Saharako herriarekiko elkartasunean antolatzen den elikagai-bilketan parte hartzera (ez da zertan bi txandetara etorri). Horretarako, bidal ezazue zuen kontaktua 653 711 144 telefono-zenbakira WhatsApp bidez, eta taldean sartuko zaituztegu.
Garrantzitsua da esatea, baita ere, data horietarako furgonetarik gabe geratu garela; hortaz, inork bere ibilgailua eskainiko balu, izugarri eskertuko genioke.
Zuen elkartasuna aldez aurretik eskertuz, urte berri on hernaniarroi.