PCR

Erabiltzailearen aurpegia Iulen Lizaso Aldalur 2022ko urt. 8a, 00:00

Iulen Lizaso Aldalur

Abenduaren 16an, euskal prentsan, herritar batek kontatu zuen bere senide baten heriotzaren gertaera tamalgarria, goizaldean etxera bueltatu eta gutxira, Donostiako Unibertsitate Ospitalean asistentzia mediku-psikiatriko urgentea ukatu ondoren, argudiatuz planta itxita zegoela PCR testean positibo eman zuten kutsatuak zeudelako.

Abenduaren 30ean, beste iritzi gutun batean, Marisa Cidek kontatu zigun bere amaren periplo tristea, txertoaren hiru dosiak jaso dituen adineko emakume bat. Eibarko San Andres egoitzan, bi egun eman zituen bere logelan sartuta, gainerako egoiliarrek bezala, langile batek positibo eman zuelako PCR testean.

Abenduaren 29an, Hernaniko DYAren zentroan, erabiltzaile guztiak etxera bidali zituzten urtarrilaren 8ra arte, pertsona batek positibo eman zuelako PCR testean.

Hori izan da iritsi zaidana, eta soilik hilabete erdiko epean... bila ibili gabe.

Global Research Council era­kundearen arabera: 2022ko urta­rrilaren 1etik aurrera, CDCek (Gai­­xotasunen Kontrol eta Prebentziorako Zentroak), FDAren (Esta­tu Batuetako Sendagai eta Eli­kagaien Administraziorako agentzia) eskaerari erantzunez, bere babesa kendu diote PT-PCR probari. Abuztuan, dagoeneko, Osasunaren Mun­du Erakundeak abixua eman zien gobernuei, PCR testek ez dutela balio kutsatzeak eta karga birikoak diagnostikatzeko. Kary Mullisentzat, PCRaren sortzailearentzat, bakarrik balio zuen laborategiko probetarako.

Abenduaren 30ean titular hau irakurri genuen: «Osakidetzak eredua aldatu du eta PCRak baino antigeno proba gehiago egingo ditu positiboak konfirmatzeko». Susana Martín Lehen Arretako arduradunak ziurtatu du, fidagarritasun pixka bat gutxiago izan arren, «nahikoa berme» eskaintzen dutela, emaitza azkarragoa dela, eta merkeagoak direla.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!