Lurreko dendak 10 urte

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Zapiain Leoz 2021ko abe. 29a, 00:00

Gaurko datakin, gaur hamar urte

hasia naiz gogoratzen

Lurrekon nola urduritasun

printzez pertsiana zabaltzen.

Urte hauetan saiatu gara

gu ta ingurukoak zaintzen,

ezagunak ta ezezagunak

irripar batez tratatzen.

Nola oinez doanari ateak

zabaltzen zaizkion maizen

Herrilur sortuz jarrai bidea

parean agertu baitzen;

talde ederrez lanean gabiltz

geroari begiratzen

jarraitu nahirik gure Hernani

osasuntsu elikatzen.

 

 

 

Lurreko produktu ekologikoak

2011-12-29 | 2021-12-29

 

Eskerrik asko bihotzez, bide honetan zuen aletxoa ipini duzuen guztioi.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!