Posta kutxetan jaso dugun ZUREKIN 01 propaganda triptikoan, jeltzaleek nola arrazoitzen duten ikas daiteke. Zikuñaga paper fabrikak 2017 urtean lantegia handitzeko asmoa azaldu omen zuen. Hernaniko Udalak 2019 urtean lehen obra-lizentzia eman ziola diote. Baita triptikoan ere, 2019 urtean Zikuñagako paper-fabrikak berak erabaki zuen proiektua aldi baterako edo behin betiko gelditzea (literala) azaltzen dute. Beraz, jeltzaleek ondorioztatzen dute, 130 lanpostu zalantzan EH Bilduren erantzun faltagatik. Biba Berango!!! Izugarria jeltzaleen logika. Hamaika ikusteko jaioak omen gara. Baita ikasteko ere. Urte berri on!!!