Lurraldebus

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Zaldua Lopez 2021ko aza. 20a, 00:00

Lurraldebusen zerbitzu negargarri eta oso txarragatik kexatu nahi nuke (Gaur gogoan gure Garayar...).
Atzerapenak egunero, zerbitzu berezietan desastre hutsa (Realak Anoetan jokatzen duenean, etab.)
Gertatutako azkena!!!
Astelehenean gertatu zen azaroak 15ean, BU05 autobusetik gaztetxo bat bota zuten, diru-zorroa ahaztu baitzitzaion etxean (lurralde buseko bonoarekin). Bost urte daramatza, astean bost egun eta egunean bi aldiz, Hernani-Urnieta (Salestarren ikastetxera) ibilbidea egiten.
Astelehenean, BU05 autobusera igo zen 07:40an, Antziolako geralekuan, egunero bezala Urnietako eskolara abiatzeko, zorte txarrez, bere diru-zorroa etxean ahaztu zuen. Gidariari komentatu zion, eta honek autobusetik jaitsiarazi zuen, baina 2 geltokiren ondoren hau da Txantxillan, etxetik kilometro batera. Etxera korrika jaitsi behar izan zuen, diru zorroa hartu, baina goizeko 08:00etan zuen azterketara berandu iritsi zen. 
Non dago gidariaren enpatia eta solidaritatea?? Arazo txiki horrek irtenbide ezberdinak izanik, zergatik erabakitzen da muturrekoa?
Zer eredu ari gara ematen gure gazteei?
Espero det BU05-gidariaren seme edo alabari inoiz ez gertatzea.

Ainhoa Zaldua Lopez

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!