Kontrakantxa Gaztetxearen 15. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Oier Laskurain Gojanola 2021ko aza. 19a, 00:00

Aurten Kontrakantxa Gaztetxeak 15 urte betetzen ditu eta horretarako azaroa amaieran hasi eta abenduan zehar hainbat ekimen antolatzen gabiltza.Argitaratuta dagoen egitarauan jartzen duen moduan lehenengo hitzordua azaroaren 21a, igandean jarrita dago, bertan, urteurrenari ahalik eta baldintza onenetan hasteko auzolana deitu dugu 16:30etan.

Behin ekintzekin hasita, astero egongo dira jarduera ezberdinak eta bigarren astean futbito txapelketa eta bazkaria egingo dira azaroak 27 larunbatean. Futbito txapelketari dagokionez, dagoeneko adierazi dugu izen emateko moduak sare sozialen bidez edota egunean bertan 30 minutu lehenago azalduta izango direla.

Hurrengo astean, abenduan sartu berritan, hileko hirugarren egunean, hitzaldi mamitsu bat eskainiko dugu 18:30etan; «Bizi dugun egoerari aurre egiteko proposamen politikoa»

izenpean.

Egitarauarekin jarraituz, abenduak 10etik 12rako asteburuak pisu handia hartuko du, izan ere, ostiralean faxismoak XXI.mendean hartu dituen formen inguruan aritzeko aukera izango dugu 18:30etako hitzaldian eta ondoren, maila altuko bertso afaria 21:00etan. Biharamunean, egun osoko eskaintza edukiko dugu, bazkari batekin hasi, kalejira musikatuarekin jarraitu eta kontzertu itzel batzuekin amaitzeko.

Urteurrenarekin amaitzen joateko, abenduak 16 ostegunean, iaz bezala, ping pong txapelketa bat eramango dugu aurrera, jarraian, pintxopotea egingo dugularik. Azkenik, abenduak 17an mahainguru interesgarri bat osatuko dugu, gaztetxeak azken urteetan eduki duen bilakaeraz mintzatzeko eta amaitzeko, gauean kontzertuak egongo dira.

Aurreko lerroetan agerian geratzen den bezala 15.urteurrena berezia izatea nahi dugu eta osatu dugun egitarau oparoak lagunduta herriko gazte kuadrilla ezberdinak urteurrena batera ospatzea dugu xede. Hortaz, Hernaniko Gazte Asanbladatik urteurren honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Ez galdu aukera!.

 

Oier Laskurain Gojenola

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!