Suak itzaliko dira, baina sugarrak piztuta jarraituko du

Erabiltzailearen aurpegia Maria Jesus Iturbide Alkain, Rioja taberna 2021ko aza. 11a, 00:00

Maria Jesus Iturbide Alkain
Rioja taberna 

52 urte eta gero, Rioja tabernako langileok erabaki dugu bazkariak eta afariak emateari uztea. Erabaki zaila izan da, baina hemen jarraituko dugu lanean, buru-belarri, orain arte bezala.

Larunbatetik aurrera emango da aldaketa, eta, eguna heldu aurretik, eskerrak ematen dizkizuegu egunero-egunero babesa adierazi diguzuenoi eta maitasun osoz prestatutako menuak jatera tabernara etorri zareten guztioi. Benetan plazera izan da zuentzako sukaldatzea.

Orain, beste dinamika batean sartzeko momentua da. Guk berdin-berdin hartuko zaituztegu gurean.

Mende erdia horretan eman ondoren, suak itzaliko dira, baina Riojako sugarrak piztuta jarraituko du. Hementxe izango gaituzue pintxoak eta saldak emateko prest.

Laster arte!

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!