...justizian ere sinesten dut, betiere bien zerbitzura daudenak gauza guztien gainetik badaude.
Sarrera honek egunkari bateko artikulu bati erantzuten dio: Zientzian sinesten dut. Bertan, bi fede-ekintza aitortu ziren axioma gisa: Zientzia boterean sinesten dut, oinarri zientifikorik gabe mota guztietako argudioak jasan behar izan dituelako. Txertoek argia piztu dute tunel pandemikoaren amaieran.
Adierazpen generikoa izanik, ezin dut lehena berretsi ezta gezurtatu ere, baina esan dezaket haren egileak biologiari, epidemiologiari, birologiari eta abarri buruzko ezagutza ugari bildu behar dituela, zientziaren bertsio ofiziala ukatzen duten argudioek oinarri zientifikorik ez dutela ziurtatzeko.
Hemengoekin ez, baina osasun estatistiketan eskuzabalagoak diren herrialdeetako datu konparagarriekin, batez ere anglosaxoiekin eta Israelekin, bigarrena baztertu daiteke. Baina txertoaren onura argi gelditu dadin, bigarren fase honetan alarma sanitarioa astindu behar ez denez... hobeto isildu egiten dira.
Laster hotzaren eta eguzki ordu gutxiagoren ondorioak jasoko ditugu. Urtaroen gripeak eragindako patologiek, SARS-Cov2ren edozein aldaerak edo datorren birus aldatu berri batek (Marburg), arnas, bihotz eta orokorrean koagulopati arazoak bezalako sintomak adieraziko dituzte, batez ere adinekoetan. Gazteek patogeno horien eragin gutxiago jasaten badituzte, zergatik jaitsi da aipatutako herrialdeetan eta besteetan baldintza horiek dituzten adin taldea... kirolarien artean?
Gaur egun ez dugu datu hori hemen; nahiz eta Arantzazu Ospitaleko kargu altu batek alderantzizkoa esan, Osakidetzak zazpi giltzapean gordeta ditu, baina datozen hiulabeteetan egunkarietako obituek... agian beraiek kezkatu gaitzakete.