Pandemia eta honen ondorio anitzak, osasungintzaren pribatizazio, lan eremu prekarietatea, etxebizitza eskuratzeko ezintasunak, basoen eta ingurune naturalen egoera, herriko komertzio eta denden etorkizuna, inoizko elektrizitate fakturarik garestienak ordaintzen aritzea, pobrezia eta pobrezia energetikoa, esklusio soziala, etorkinen eguneroko latza, zaintza erdigunean jarri beharra, ereduen agortzea, baserrien eta baserritarren, nekazarien eta abeltzainen oraina eta geroa, kulturak logika kapitalistaren baitan funtzionatzea, merkantilizazioa, hezkuntza alorreko askotariko gabeziak, errentagarritasunaren erreinua, kirola goitik behera zipriztintzen duen elitismoa, jarrera eta eraso matxistak, homofoboak, transfoboak, aisialdi eredu ekonomizista...
Gure bizitza etengabe eta erdiz erdi zeharkatzen dituzten arloak eta kontuak ditugu hauek guztiak. Batak ez bada besteak eragin zuzena du gugan eta ingurukoengan. Badugu zeri heldu eta nondik hasi. Hernaniko herritarron etorkizuna dugu aurrean. Gure eta gure ondorengoen etorkizuna. Herri gisa hobeto bizitzeko...
Etorri, ikusi, entzun, hitz egin, PARTE HARTU, erabaki, gorpuztu, gauzatu...
Urriak 22 eta 23an, HERRI BURUJABETZA JARDUNALDIAK Iturolan.