Ion Azpiazu Goñi
Gogorarazi nahi dizuet, 2017ko irailaren 4tik daukagula konpondu gabe Andrekale 2ko zaborrak uzteko tokiaren arazoa.
2017ko urriaren 19an egin zenuten idatziak, Martin Aldaia Olasagastik sinatuta eta 2.606 irteera erregistro zenbakia daukanak (Hondakinen kudeaketa zuzenari buruzko informazioa), ez du aurreikusten zaborra portal barruan utzi beharra zuzena denik.
Idatzi bat entregatu dizuegu, bizilagunok sinatuta, esanez ez ditugula zaborrak portal barruan utzi nahi, deserosoa, kaltegarria, osasungaitza eta arriskutsua delako bizilagunon osasunerako.
Baina oraindik ez ditugu jaso, behin eta berriro eskatu ditugun erreferentziak, honakoen inguruan: beste herri, probintzia, autonomia erkidego edota herrialde batzuk, non bizilagunek portal barruan uzten dituzten zaborrak.
Horregatik, Andrekale 2ko bizilagunok, enegarrenez eskatzen dizuegu, zehaztea non utzi behar ditugun zaborrak portalaren kanpoan.
Aldez aurretik, eskerrik asko.