Edorta Cobreros Euskal Herriko Unibertsitateko katedradunari egindako elkarrizketan galdetu diote: ez al dago talka bat inposizioaren eta norbanakoaren askatasunaren artean?: «Bai, argi eta garbi. Hasiera adostasun askea da... inork ezin dit inposatu, hil egingo banaiz ere. Hirugarrenen osasuna arriskuan badago bakarrik ezar daiteke, modu eraginkor eta larrian, ez hipotetiko hutsean».
Azken premisak betiko arbitrariotasunetara eraman gaitzazke berriro. Nola frogatzen da Covid-19ren kutsatzeko arrisku hori? Are gehiago, uztailaren 21ean CDCk eta OMEk iragarri zuten bezala, PCR testak birus espezifikoak identifikatzeko balio ez dutelako kentzen dituztela jakinik.....¿hemen jarraitu?
Gaur egun, PCRari esker, testari positibo emate hutsagatik kutsatutako pertsonak dira "pandemiaren" bilakaeraren osasun-adierazle bakarra, eta diru uholde honek psikosia mantentzeko bakarrik balio izan du.
Pasa den astean aurrekoan baino positibo gehiago eman ziren, PCRak hirukoiztu egin zituztelako, baina bigarren hau ez digute esaten. Ezberdina izango litzateke astero PCR kopuru finko bat egingo balitz, hor erortzen zaie muntaia guzti hau.
Gaur egun, isiltasun, zentsura eta konplizitate medikoaren geruza haundi honek, gai horien inguruko informazio guztia estaltzen du, eta horrek prezio oso altua ordainarazten dio gizarteari, bereziki gure haurren osasun psikoemozionalari dagokionez, urte luzez erreparazio zaila izango duena.