Garraio publikoan ematen ari den anabasa

Erabiltzailearen aurpegia Izaskun Iturralde Berasaluze 2021ko uzt. 24a, 00:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak autobusen (G1 eta G2, besteak beste) ordutegi, maiztasun eta gerale­kuak aldatu ditu. Eta aldatu egin ditu egun batetik bestera. Eta egun batetik bestera aldatu ditu eta ez du aldaketaren berri eman. Hain zaila al da aurretiaz hedabideetan iragartzea emango den aldaketa?

Eta maiztasun murrizketaren ondorio batzuk:

Donostian transbordoren bat egin behar izanez gero (Gasteizera, Azpeitira...) denbora bikoitza erabili behar da transbordoa ziurtatzeko Hernanitik autobusak ez direlako garaiz ateratzen.

Lehenengo paradan (Atsegin­degin) autobusa bete baldin bada Txantxillan, Karobietan… ez da ge­ratzen. Txoferrak sentitzen dut keinua egiten dizu eta hortxe ge­ratzen zara.

Hainbat alditan, Donostiatik 19:00etan BU 11(G1) atera behar dena ez da azaldu.

Eta amaitzeko, Hernanitik Do­­nostiarako norabidean Errekaldeko parada kendu dute. Orain, Errekalden,  trena hartzeko Chillida Lekutik oinez joan behar duzu Errekalderaino.

Hau al da Foru Aldundiak eskaintzen  digun kalitatezko garraio publikoa?

Foru Aldundiak ganora gutxi eta errespetu falta galanta erakutsi du erabiltzaileekiko!

 

Izaskun Iturralde Berasaluze

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!