Tripako mina

Erabiltzailearen aurpegia Lola Marín Vicuña 2021ko uzt. 20a, 00:00

Lola Marín Vicuña
Hernaniko anbulatorioko erizaina

Tripako mina, horixe da egunero jartzen zaidana, PCR probak egiten ari naizenean, Osakidetzak Hernaniko anbulatorioaren atzeko aldean jarri digun gunean. Bezero-paziente batzuei makiltxoa sartu ondoren, pareko tabernaren terrazan esertzen dira, Covidaren kontu honek beraiekin zerikusirik izango ez balu bezala.

Pandemia honen aurreneko minututik ari naiz ahal dudan guztia egiten, Covid-19ak ekarri digun lan eskaera guztiari aurre egin ahal izateko.

Beraz, nire tripako mina arintzeko besterik ez bada ere, proba egin ondoren bueltatu zaitezte zuen etxeetara, guk gomendatzen dizuegun bezala. Bestela, hau ez dugu geldituko.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!