Haserre, Hernaniko herritarrak oso haserre gaude Foru Aldundiak Hernani-Donostia autobus zerbitzuan egin duen murrizketarekin!! Aizkorakada sekulakoa! Esaterako lehen G1 zena zerbitzuan, betiko Aieteko autobusean, murrizketa ikaragarria izan da, astegunetan goizeko 7:00etatik gaueko 10:00etara lehen 61 autobus bazeuden ( 15 minuturo) orain 34 daude. Hau da 20 minuturo eta askotan 30 minuturo bat.
Asteburuetan ere murrizketak, 30 minuturo autobus bat eta igandetan tarte askotan orduro bat bakarra!! Gero Foru Aldunditik hor arituko dira jo ta ke, Gipuzkoa berdea salduz, Gipuzkoa sostengarriaren marabillak goraipatzen…. Aldaketa klimatikoa hor dugu, mugikortasun eredua aldatu behar dugula herritarrek argi dugu.
Jakitun gara kotxe gutxiago eta garraio publikoa gehiago erabili behar dugula. Gu bai, baina dirudienez, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du hori batere argi.
Baten batek esango du, igual lehenago kexatu behar zineten... Eta kexatu ginen, milaka sinadura bildu ziren murrizketa hauek atzera botatzeko eskatuz. Milaka alegazio aurkeztu ziren egitasmo honen aurka. Hernaniko Udalak ere murrizketak ez gauzatzea eskatu zuen 2017 eta 2018an… Baina Foru Aldundiak beste behin ere, entzungor egin dio herritarren eskaerei.
Hala ere ez dugu etsiko. Garraio publikoan murrizketarik ez!!!