Nolatan «talde sozialista erabat atsegabetua»?

Erabiltzailearen aurpegia Ixiar Pagoaga Soraluze 2021ko uzt. 3a, 00:00

Crespo jauna pertsonalki, Berdin Kontseiluko partaide naizenez zurekin online bilduta egon nintzen kale izendegiaren proposamena azaltzen eta erabat irikia zela argitu genizuen. Ondoren, PSOE eta Hernani Orainek eginiko ekarpenak jasota gelditu zirela adierazi genizuen.  Esker ona besterik ez genuen jaso eta pozik gelditu nintzen desadostasuna gainditu eta elkarlana bultzatzea aldera urrats bat zelakoan. Lehen bait lehen aldaketak egiteko lehen urratsa kopuru labur batean mugatu genuen eta dudarik gabe Anparitxu sartuz. Emakumeen etxea Zelaia parkean doa eta oso duina eta feminista iruditu zitzaigun etxe honen atarian bere izena jartzea, gizonarena kendu gabe, bizitzan horrela izan zelako bere desioa. Hala ere, irekita eta aztergai dago. Nolanahi harrigarria egin zait Esther López Arroyo, Maialen Lujambio Zugasti eta zerrenda luze samarra bizirik dauden emakumeak izanda, nola kritikatzen duzun kendu izana, jakinda bizirik dauden pertsonak ezin direla kale izendegian jarri Hernanin. Alderkeriak utzi eta emakumeok elkarlana bultzatze aldera izan genuen adostasunarekin pozik gelditu nintzen. Beraz, ez dut ulertzen kexa publiko hau. Ixiar Pagoaga Soraluze

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!