Idatzi honen bitartez, urte luzez zuen nahiak asetzen egon ondoren, atseden hartzeko momentua iritxi zaigula adierazi nahi dizuegu, jubilaziorako ordua. Ohore haundia izan da herriaren parte izatea urte guzti hauetan zehar, herriko hainbat elkarte eta eragileren laguntzaile moduan.
1992az geroztik hainbat eta hainbat bizipen eta istorio izan ditugu, batzuk onak eta beste batzuk ez hain onak, ezin ahaztu egunero egunero izandako “diskusio”, barre algara eta baita haserreak ere! Guztiz eskertuta gaude bizipen horien partaide izan zareten guztiokin.
Esker mezu bat ere, gurekin lanean ibilitako langile, laguntzaile eta hornitzaileei, zuengatik ez balitz ez zen posible izango hainbeste urtez gure lana aurrera ateratzea.
Mila esker guregan izandako konfiantza eta leialtasunagatik, faltan botako zaituztegu! Ekainaren 30a bitartean, tabernan ikusiko dugu elkar!
Ordura arte ondo izan!
OINDI TABERNAKO FAMILIA
Mikel Amondarain Lujanbio