Mikel Arrieta Amondarain
Berdintasun eskean igarotzen ditugu egunak errespeturik ez dagoen herrialde honetan, eta honela ezinezkoa da.
Ez da posible urte t'erdiko haur txiki bat aita batek urtebetean bakar bakarrik hazi eta hezi ostean, guztia modu egokian eginda (bai txertoak, bai prematrikula eta matrikulak, lana egiteaz aparte) bere amak kanpora alde egin behar izanagatik, berriro ere bueltan etorri eta gezur baten ostean aita hiru urtean haurrik ikusi gabe egotea. Emakume baten salaketa nahiz eta ez izan egia justiziak babestu egiten duelako, honela ez da inoiz berdintasunik izango.
Hori baino okerragoa da berriz aurreko ostiralean, maiatzaren 7an, Andoaingo La Salle ikastetxean gertatutakoa. Aita umea ikusteko haren ikastetxera joan zen eta umearen amaren bikotekidea umearen aitarengana zuzendu eta jipoitu egin zuen. Aita zuzendaritzan babestu zen eta handik atera ostean berriro jipoitu zuen, ikastetxeko atearen aurrean arratsaldeko 16:20ak zirenean, 5 urteko haurra irtetera zihoanean. Hori gutxi balitz, bere polizi izatearen egoeraz baliatuz umearen aita atxilotu zuten (ikastetxe barruan) Andoaingo udaltzaingoaren eskutik eta esposatuta zegoenean txistua bota zion aitari, orain igarotzen ari garen egoera latz honetan, COVID 19aren ondorioz, eta jakinda oraindik alarma egoeran ginela.
Aita beldurtuta bizi da egoera honetan, bere umea nola hazitzen ari den ez dakielarik eta bizirik dagoela suposatuta bakarrik. «Nik ez dut nahi horrelako autoritatea herriarentzat, hori al da babesa?, horrelako jendea herritarrengandik aldendu behar da».
Ekainaren 9ra arte hilabete bat falta da eta oso gogorra izango da ordura arte itxarotea epaiketa izan arte.
Errespeturik ez dagoen herrialde honetan ez dugu inoiz berdintasunik lortuko. Horrela jarraitzen badugu eta errespetur ezak, ez du bide zuzenik ezagutzen, horrela ez dago bizitzerik eta neurri zuzenak hartu behar dira atzera pausoak eman nahi ez baditugu. 21garren mendean herritar bat beldurrak bizitzea tristea bezain erreala da gaur egun eta hori ekidin beharra dago bai edo bai.