Apeaderora jaitsiera

Erabiltzailearen aurpegia Jasota Bezala 2021ko mai. 12a, 00:00

Elkarrekin Podemos/Orain Hernani-tik askotan adierazi diogu Gobernu-taldeari Atzietatik Hernaniko apeaderorako bideko eskaileren egoera tamalgarriak sortzen digun kezka.


Arazoa mahai gainean jarri eta denbora luzea igaro ondoren, esku har zezaten lortu genuen ur-iragazketa etengabeak zeuden paretetako batean, kolore berde bitxiko putzu bat sortzen zuena. Apeaderora jaistea berez puntu beltza bada, farolen argi eskasak eta putzua gainditu beharrak are zailagoa egiten zuen eskailera horiek erabiltzea.


Otsailaren 16an jakinarazi genuen tamaina handiko harriak erortzen ari zirela. Udalaren jarduera bi hesi jartzea eta adar batzuk moztea izan zen, harresitik zintzilik utziz eta arriskua areagotuz.


Gero, farola bat era misteriotsuan desagertu zela ohartarazi genuen, eta geroz eta harri handiagoak erortzen jarraitzen zutela.
Ia hiru hilabete geroago, jende asko pasatzen den leku batean arriskua ezabatzeko egin den guztia hauxe izan da: hesiak jartzea, zintak jartzea eta horretan ari direla esatea, hau da, hitz onak eta ekintza gutxi.


Eremu horretan premiazko esku-hartze serio bat egitea eskatzen dugu ezbeharren bat gertatu baino lehen.
Aprobetxatzen dugu herritarrei ohartarazteko, apeaderoko eskaileretatik jaitsi behar izanez gero, kontu handiz ibiltzeko, ingurua arriskutsua da.

 

Jaione Aristregi Cao
Lurdes Lopez Gorrotxategi
Elkarekin Podemos/Orain 
Hernaniren izenean

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!