Osasun krisiari aurre egiteko aitzakiapean milaka langile gara langabezira, erteetara, lan baldintza jasangaitzetara eta explotaziora kondenatuta gaudenak. Baita gure oinarrizko beharrak bermatuak izan daitezen prozesu burokratiko amaiezinetara behartuta gaudenak ere. Horretaz gain, azpimarratzekoak dira geroz eta agerikoagoa den enpresari handien inpunitatea, areagotzen doan arrazoi ezberdinengatiko jazarpen laborala eta langileon eskubideen deuseztatze graduala.
Gure odolez poltsikoak betetzen dituzten horien aurrean, kontseilu sozialista Buruntzaldeako kideok autodefentsa laboralaren aldeko apustua egiten dugu, sarraski kapitalistaren aurrean, gure askatasun eta eskubideen defentsa egitea dagokigulako.
Autodefentsa laboralaren inguruan dugun ulerkeraren aurkezpen garatua egin nahian egitarau bat aurkeztuko dugu datozen egunetan.
Ohiko sindikalgintzaren inguruko analisi politikorako, aldarri zehatzen zabalpenerako, langileriaren heziketa eta formakuntza politikorako eta militanteen ehuntze ariketarako baliatuko ditugu datozen asteak.
Beraz, dei egiten diogu eskualdeko langileriari hurrengo ekimenetan parte hartzera.
Gure defentsan
Gureen defentsan
Gurearen defentsan
Adi datozen deialdiei.