Ugaitz Errazkin Telleria herritarraren epaiketaren aurrean, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Ugaitzi zein bere ingurukoei.
Eraso berri hau salatu nahi dugu, baina argi dugu ez dela kasu isolatu bat. Karlos Apeztegia Jaka eta Itxaso Zaldua Iriberri herrikideen atxiloketa bizi izan genuen duela gutxi, biak kondena osorik beteta kalean genituenean. Egoera hauen aurrean, Ernaiko gazteok argi adierazi nahi dugu espetxeak hustutzeko eta konponbiderako garaia dela.
Argi daukagu, Euskal Herrian gatazka politiko-armatuaren ondorioak bizi dituen azken belaunaldia izan behar dugula. Ez dugu epaiketa politikorik onartuko, nahikoa da!
Hernaniko gazteok zurekin gaude Ugaitz! Epaiketa politikorik ez!
Ainhoa Ortiz de Urbina
Ainhoa Galarza
Ernaiko kideak