Otsailaren 6an, kalera, Gazte Koordinadora Sozialista

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Mendizabal Goñi-Gazte Koordinadora Sozialistako kidea 2021ko ots. 3a, 00:00

Luzea izan da 2020a, baina 2021aren sarreran egoera ez da aldatu. Pandemiak krisi testuingurua areagotu du, baina baita gizarteko egituretan aldaketak emateko aukera paregabea ekarri ere.

Mundu mailako larrialdi egoera batean, jendartearen urduritasun zein beldurra tarteko, neurri edota aldaketak ezartzeko aukera aurkezten da, osasunaren izenean onartua izango denaren segurtasunarekin.

Horrela uler daitezke langileriarengan ematen ari diren errepresio zein diziplinamendu kasu oro, datorren etorkizun hurbilaren isla izan daitekeena. Pobrezian eta askatasun ezan oinarrituko den gizartearen oinarriak jartzen ari dira, aparatu errepresiboak indartuz edota lege ezberdinen bidez langileon kontrola handituz.

Jada urte bat igaro da Covid-19aren agerraldia eman zenetik, eta hala ere, are eta datu okerragoak dauzkagu. Bitarte ho­rretan, aldiz, langileon bizi-baldintzak izan dira gehien kal­tetuak, goi-bur­gesiak bere ira­baziak handi­tu dituen artean. Osa­sun-hon­da­mendi honi aurre egi­teko gai­tasun zein borondate faltaren au­rrean kaleak hartzeko deia egi­ten dugu, benetan osasuna lehen lerroan jartzeko ezintasuna duten erantzuleak seinalatuak izan daitezen.

Gizarte otzana eta askatasunik gabea dute gidalerro, krisitik ateratzeko baldintzak jartzen ari diren bitartean. Guk, ordea, egungo burgesiaren ofentsiba seinalatu eta babesgabe ageri den langilegoari baldintzak ematen jarraitzea dugu helburu. Horri erantzunez, otsailaren 6an elkarretaratzea egingo dugu, osasun-hondamendiaren eta askatasunen ezabapenen aurrean burgesiaren ofentsiba gelditzeko eskatuz.

Gainera, egoeraren errudunak salatzeaz gain, baliabideak eskaintzen jarraitzeko asmoa dugu. Hortaz, aholkularitza juridikoa martxan jarri eta gero, jazarpen ezberdinei aurre egiteko lanean dihardugu.

Antolakuntza da datorren etorkizun hurbila langileon aldera lerratuko duen indar bakarra.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!