Gaurkoa oso egun tristea da guretzat. Lehen 10 ginen eta orain, berriz, 9 gara. Gure Marisa falta zaigu, laguna eta diruzaina.
Astigarragako Harituz elkarteko sortzaileetako bat izan zen. Gu guztiontzat konponbide gabeko galera da hau; izan ere, bere laguntza sekulakoa izan da urte hauetan guztietan biolentzia sexistaren aurkako proiektuan.
Marisa: bidelagun, elkarrekin arrakasta asko lortu ditugu eta ziur gaude, zauden lekuan zaudela, gurekin batera borrokan jarraituko duzula.
Marisa, maite zaitugu.
Harituzeko lagunak