Jasota Bezala

KORRIKA zurtz

Erabiltzailearen aurpegia Juan Bautista Erauskin Mendizabal Hernaniko AEKko irakasleak 2020ko aza. 22a, 00:00

Eskerrak zuek bezalako jendea dagoen!
Eskerrak egoera latz eta ilunenetan ere laguntzeko prest zaudeten guztioi.
Eskerrik asko euskararen lekukoa eskurik esku, ahoz aho, daramazuenoi.
Iritsi zaizkigu herritarren animoak, kezkak, laguntza eskaintzak KORRIKA zurtz gelditu garen honetan. Benetan estimatzen dugu zuen eskuzabaltasuna.
2021ean KORRIKArik ez dugu izango. Zomorroak galaraziko digu kaleetan euskararen orroa. Hala ere, ezin geldituko gara lozorroan. Baditugu bestelako aukera batzuk belarriak prest eta ahoa bixi-bixi ibiltzeko. Herritar askori esker.
Gure hizkuntzak herritarrak behar ditu: korrika eta oinez doazenak; eta baita lurrean etzanda daudenak ere. Entzun, hitz egin, irakurri eta idatzi ez ezik, amets ere egin nahi dugulako euskaraz.

Juan Bautista Erauskin 
Mendizabal
Hernaniko AEKko irakasleak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!