Testu honekin nire haserrea adierazi nahi dut Hernani- Donostia A-1 eta A-2 linean autobus bat martxan jarri delako. Izan ere, badu arrapala, baina ez du bermatzen erabiltzaileentzako eskuragarritasuna. Horregatik, mugikortasun urriko pertsonei igotzea eragozten dieten eskailerak eta kotxetxoak erabiltzaileen artean ezinegona sortzen ari dira. Izan ere, lehenengo geltokian igo behar da eta azkenekoan jaitsi. Horri gehitu behar zaio, autobusetako erabiltzaileen laguntzarekin egin behar izaten dugula lan hori, lanez gainezka dauden txoferrek ezin baitute lagundu. Deigarria da, halaber, kotxetxoak edo aulkiak lotzeko uhalik ez izatea. Enpresa ausarta da autobus hori zirkulazioan jartzegatik, eta horrek esan nahi du ez dela betetzen eremu horretako herritarrei zerbitzu publikoa emateko bermea.