Katuetxe, herriko kale-katuen koloniak kudeatzen dituen katu-elkartea gara.
Gure elikatzaileek ez diote hitzorduari huts egiten, nahiz euria nahiz elurra egin bere koloniari jaten ematera joango dira, eta ezinbesteko lana egiten dute, haiek gabe ezinezkoa izango bailitzateke koloniak esterilizatzea. Baina badakigu jende bati ez zaiola hori ondo iruditzen, arrazoia ulertzen ez dugun arren. Gune gatazkatsua dugu Hernanin, gure elikatzaileek gau eta egun mehatxuak jasotzen dituzten gunea, opari ez oso atseginak (xehetasunak aurrezten dizkizuegu), eta animaliei lagundu besterik nahi ez dieten pertsonei zuzendutako jarduera kaltegarri abar luze bat. Baina tamalez, aurreko astean jarrera horiek harago joan ziren. Kolonia bateko kateme bat desagertu zen; bihozgabeko batek giltzapetuta, janari eta edatekorik gabe izan zuen. Eta azkenean erreskatatzeko aukera izan genuen arren, Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen laguntza ere (biziki eskertzen dieguna) behar izan genuela esan behar dizuegu.
Katuetxetik gure laguntza eta babes osoa eman nahi diegu elikatzaileei, eta aditzera eman nahi dugu animalien eta haiek beren kargura dituzten pertsonen ongizatearen aurkako era guztietako ekintzak gaitzesten ditugula.