Kontziente naiz ez naizela espezialista COVIDaren gaian, baina lizentzia hartuko dut, buruan dauzkadan zenbait galdera publiko egiteko.
Ospitale eta anbulatorioetan, bakarrik sartu badaiteke maskarilla kirurgikoekin edo FFP2 motakoekin, zergatik ez da derrigorrezkoa horien erabilera, herritar guztientzat? Ez litzateke jende gutxiago kutsatuko garraio publikoan, elkartze sozialetan, komertzioetan, tabernetan eta jatetxeetan? Nork ziurtatu dezake, ahoan jartzen ditugun trapuekin ez garenik birusa zabaltzen ari? Ez litzateke merkeagoa izango administrazio publikoentzat (Eusko Jaurlaritza, Aldundiak eta Udalak), herritar guztiei homologatutako maskarillak ematea edo diruz laguntzea, ostalaritza eta komertzioak itxi eta sektore horientzako dirulaguntzak bideratu beharrean? Zergatik ari dira planteatzen herritarren konfinamendua, eta ez elkarrengandik hobeto babestea, soilik homologatutako maskarillak erabiliz?
Ostalaritzari eta komertzioei dagokienez, irakurri dut, dirudienez ehuneko oso txiki bat kutsatzen dela horietan. Instalazio horiek baldin badauzkate ke-erauzgailuak (ez naiz aire egokituaz ari), birusaren eramaile diren aerosolak xurgatzen dituztenak; gainazalak maiz desinfektatzen badira; eta bezeroak homologatutako maskarillekin baldin badaude terrazetan eta tabernen barruan, zergatik itxi behar da ostalaritza?
Guztiok ikusi ditugu simulazioak, erakusten dutenak zer gertatzen den doministiku egitean edo arnasten dugunean, homologatutako maskarilla batekin edo telazkoarekin. Agian derrigorrezkoa izan beharko litzateke homologatuak bakarrik erabiltzea, eta ikusi zer gertatzen den.
Animo guztioi.