Ez naiz lotsatzen maite nauenaz, nirekin leiala denaz, nahiz eta ni berarekin zenbait alditan desleiala izan.
Bere hitzak beti onuragarriak dira, ni aske egiteko, inoren menpe ez egoteko, egian eta argitan bizitzeko.
Txoria-txori abesten dit, aske naizela bera maitatzeko, aske maite nauela gogorarazteko.
Bere nahia beti ona, atsegina eta bete-betea.
Bera nire gotorleku eta ihesleku, irrifarra eta poza,
Nire atsedena eta sendagilea.
Nire lotsa kentzen didana.
Ez, ez naiz lotsatuko maite nauenaz.
Ez naiz berri onaz lotsatuko.