Kontuan hartuta biek dutela praktikotasun eta fidagarritasun bera tenperatura neurtzeko, honakoa da laser erakuslea duten eta ez duten izpi infragorrien termometroen arteko ezberdintasuna: laserra dutenak garestiagoak direla, gida zehatz hori dutelako, tenperatura hartzen den tokia erakusten duena. Normalean kopetan izaten da hori, bekainen artetik gertu eta guruin pinealarekin alineatuta, eta burmuinaren erdian egonda, saihesten saiatu arren, beti eragiten dio laserrak glandula txiki-haundi horri.
Ez da merkuriozkoa besazpian edo ahoan (debekatuta dago) jartzea bezain fidagarria, eta ezta ipurdiko zuloko termometroa bezain fidagarria ere, bietan 0,3 gradu zentigradukoa baita akats tartea, eta horretan eragiten du neurketarako aholkatutako distantziak, 5 eta 15 zentimetro artean. Erabilera klinikorako tenperatura tartea, bietan, 32 eta 43 gradu artekoa da, eta segundu batean badaukagu irakurketa; emaitza berbera izango da buruan neurtu edo gorputzean, berezitasun batekin: laser izpiaren erabilera, gaur arte, industriara eta laborategiko entsaio zein kalitate kontroletara mugatzen zen.
Glandula pinealaren funtzio organikoa: oso hauskorra eta sentikorra izan arren, oso funtzio biologiko garrantzitsuak dauzka, organismoaren sistema endokrinoan; besteak beste, melatonina sortzea, gaztaroaren hormona deitutakoa. Antioxidatzaile naturala da, eta atzeratu egiten du zahartzea. Gainera, bere gaitasun inmunologiko haundiagatik, gure osasuna babesten du birus patogeno eta gaixotasun infekziosoen aurrean. Horrela, ziklo biologiko guztiak erregulatzeko kontrol-zentroa da: loarena eta esnaldiarena, menstruala, garapen sexualarena, eta kultura eta tradizio batzuen arabera, baita garapen espiritualarena ere; espiritualtasunaren glandula, arimaren eserlekua, hirugarren begia... deitzen diote. Metatutako fluoruroak kaltzifikatu egiten badu, eraginez loaren gorabeherak, disfuntzio sexual goiztiarrak, migrainak, alzheimerra... Euskadin zergatik gehitzen zaio oraindik edateko urari, gainerako herrialdeek debekatzen badute?