Azpiazu jaunari:
Abuztuaren 13an, 13:20ak aldera, kotxea aparkatu zenuen zamalanetarako tokian, eta zebrabidearen puska bat hartuz, aparkatzeko tokia edukita oso gertu. Uste nuen bost minutuko kontua izango zela, baina ez; lasai-lasai eserita ardo bat hartzeko izan zen. Zuk etengabe kritikatzen duzu legea eta arauak betetzen ez dituen jendea (argazkiak eta bideoak egiten dituzu), eta publikoki salatzen duzu. Esan nahi dizut arauak guztiontzat direla, baita zuretzat ere. Aldarrikatzen denarekin, eredu izan behar da.
Marijo Aizpurua Sagarna