Ainhoa Galarza Noble eta Ainhoa Ortiz de Urbina Mendez
Joan den ostegunerako deialdi irekia egin genuen, hauteskunde atarian gazteon iritzia erakutsiz, EH Bilduren aldeko argazkia ateratzeko. Deialdian garbi adierazi genuen bezala, osasun krisi honen aurrean beharrezko segurtasun neurriak bermatuta (beharrezko distantziak edo/eta maskarillak) argazkia ateratzeko jarri ginen unean bertan, Ertzaintza azaldu zen. Jarrera oldarkorrarekin dokumentazioa eskatu ziguten pankarta heltzen ari ginen bioi, eta baimenik gabe kanpaina egiten ari ginela leporatu ziguten. Haiei garbi adierazi genien eta hemen ere argi utzi nahi dugu, ostegunekoa ez zela EH Bilduren kanpainaren barruko ekitaldia izan, Hernaniko gazteok egindako deialdia baizik. Hala ere, beraien betiko jarrera autoritarioarekin, multa jasoko dugula mehatxu eginez alde egin zuten.
Delako normaltasun berri honetan, indar polizialek betiko jarrerekin jarraitzen dute, euskal gazteria beldurtu eta isilduko dutelakoan, baina oker daude. Mehatxu eta jarrera autoritario horien aurrean, Euskal Herri ezkertiarra, independentista, feminista, euskalduna eta ekologista lortu arte aktibo jarraituko dugu.