Urruntzen

Erabiltzailearen aurpegia Josu Arrieta Iraola 2020ko uzt. 8a, 00:00

Urruntzen joan gara

zeruko jainkoetatik,

arbasoen jakintzatik,

lurreko loturetatik.

Urruntzen joan gara

hurkoen besarkadetatik,

elkarri laguntzeagatik,

beste mundu bat amesteagatik.

Urruntzen joan gara

maskaren esklabo

bihurtzeraino.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!