JASOTA BEZELA

Iturriagaren goresmenak “Pentsamenduaren historia Euskal Herrian” liburuan

Erabiltzailearen aurpegia PAKO SUDUPE ELORZA 2020ko uzt. 1a, 00:00

Joxe Azurmendiren azken liburu argitaratuan, deskubrimendu edo errebelazio bat izan da niretzat, Agustin Pascual Iturriaga hernaniarrari (1778-1851) egiten dizkion goresmenak.  

Euskal liberalismoan, dio Azurmendik, chauvinismo nazio-handitarra eta euskaldunaren arlote konplexu zaharra (kolonizatuaren ezaugarria) ezkondu dira. Tradizionalista kontserbadoreentzat, euskara eskolan sartzea euskaldun jendea ideia berrien izurritik immunizatu eta bakartzeko zen, eta progreen ustetan, hezkuntza-elebitasun liberalaren helburua zen euskaldunak erdaldun iaio bihurtzea.

Testuinguru horretan, Iturriagak euskaldunarentzat erdararen premia aitorturik ere, ordurarte erabiltzen ziren “eraztun” eta gisakoak baztertu nahi zituen, eta era berean Iturriaga euskaltzale liberal eta kulturadunak ez zuen eskoletan ikusi nahi: “una conjuración sistemática y permanente contra la lengua bascongada”, hark kultur bizitza eta harreman sozial landuak bere hizkuntza propioan garatzen ikusi nahi zuen euskal jendea. Horretarako euskaldunak: 

  1. a) bere konplexua eta autogorrotoa gainditu behar zituen, normaltasun guztiarekin euskaraz jarduteko eta ez lotsatzeko jendaurrean, eta 
  2. b) euskara bera normalizatu behar zuen, Euskal Herri barruan behintzat baliagarri bihurtzeko edozein arlotan. Neurri batean “euskara batua” ikasi.

Iturriagak garbi zekusan euskararen galeraren arrazoi nagusia politikoa zela: 

Si los países o provincias, en que las lenguas son diferentes, pasan a ser partes integrantes de un Estado o una nación, la lengua que adopta por suya el gobierno, será la dominante, porque todos los intereses y ventajas se reúnen para cultivarla y generalizarla. Prevalecerá pues sobre todas las demás (...) y acabará por eclipsarlas, hasta hacerlas desaparecer totalmente. Tal es desde algunos siglos a esta parte la posición de la lengua bascongada con respecto a la castellana (320 or.).

Alferrikakoak dira euskararen goraipamenak eta apologiak, edertasunak eta antzinatasunak “nos vamos a quedar como el cuervo de la fábula, hinchados de vanidad y sin queso”. Orduan -dena batera doa-, interes praktikoak ere erdararen alde jartzen dira: “la necesidad que tenemos de poseerla, si hemos de conservar nuestras relaciones políticas con el gobierno, dedicarnos a diferentes profesiones, y hallar colocación en la península y ultramar”. 

Linguistikoki eta kulturalki ez zen isolatzearen aldeko, baina bai lotura politikoak laxotzearen: “bere iritzia da Madrili buruz lehenagoko estekak laxotu eta independentzia gehiago lortu beharko lukeela Euskal Herriak”; une berean euskal probintzien arteko harremanak tinkotu behar zirela zeritzon eta “Xahok baino lehen errebindikatu du euskal gorputz nazionala beregaindu eta gotortzea. Ikuspide politikook hernaniarrak ez ditu gehiago hedatu tamalez, ororen gain proiektu pedagogikoari atxikia beti”.

Euskararen aldeko gogoetari dagokionez, funtsean, bi gauza ikusten zituen beharrezko euskararen salbamendurako: bat, eskolak eman behar duena, hots, normalizazio kulturala; lehenik, euskalkietako diferentziak eta tradiziozko esamoldeak irakatsiz (se enriquecerá con voces y frases inusitadas ya) eta bigarrenik, “fijada hasta cierto punto nuestra lengua por medio de los diálogos referidos, se generalizará en el país, y se hará inteligible en todo él”. Hizkuntzaren normalizazio sozial horretarako bultzada eta abantaila gizarteak eman behar du: 

Ya hemos probado que las lenguas dominantes prevalecen sobre las que no lo son porque se cultivan con preferencia a ellas. Cultivemos el vascuence, y veremos que la misma causa produce el mismo efecto. Pero, ¿cómo hemos de cultivarla, si hemos visto que todos nuestros intereses y ventajas están en contra de ella? La cultivaremos convirtiendo estos intereses y ventajas a favor suyo. (321 or.)

Hernaniarra optimista zen bere egitasmoarekin: “¿Quién sabe si (...) hará también ésta por su parte -euskarak-, la reconquista de aquellos pueblos donde hoy se halla agonizando y en momentos de expirar?”. (321 or.).

Eta Azurmendiren konklusioa da Agustin Pascual Iturriaga liberal kulturadun burutsuetakoa izan zela (Jovellanosen maneran), halako liberalak oso gutxi ziren tenorean eta maneran. 

Beste hainbat puntu argitzeko bezala balio digu Azurmendiren azken liburuak, besteak beste, Iturriagari bere lekua aitortzeko eta egindako lana eskertzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!