Idatzi hau sinatzen dugunok, Euskal Preso Politikoen aldarrikapenekin bat egiten dugu eta gure kezka adierazi nahi dugu momentu honetan pairatzen ari diren egoerarengatik. Espetxe politika anker eta hiltzailearekin amaitzeko, guztion lana beharrezkoa da.
Julen Atxurra “Pototo”ren egoera, zein Patxik hartu duen erabakiaren atzean, Euskal Preso Politikoek urte luzez jasandako tortura eta ankerkeria dago. Euskal Presoak suntsitzeko diseinatutako estrategia penitentziarioak, kalte fisiko zein mental larriak eragiten ditu hau pairatzen dutenengan. Kartzela barrutik zein gertutik ezagutzen duen edonork daki, presoen egoera zeinen gogorra den eta zein ondorio larriak eragiten dituen. Baina badaki ere, elkartasuna eta konponbidearen norabidean urratsak ematea dela denak etxera ekartzeko dugun tresnarik eraginkorrena. Gatibu denari, elkartasun keinu txikienak ere hauspoa ematen dio, aurrera egiten laguntzen dio. Dena galdutzat eman beharrean, aurrera jarraitzeko, ez etsitzeko eta borrokan jarraitzeko behar beharrezkoa den botika da elkartasuna. Euskal Presoek gure beharra dute, ez dezagun inor bazterrean utzi. Euskal Preso Politikoen borrokek gure herrian islada izan behar dute, ez ditugu bakarrik utziko.
Euskal preso politikoen aldeko mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.
Euskal Presoak Etxera!!!.
Ekaitz Telleria Aldaregia, Pakito Lujanbio, Ekhi Oñate, Txemari Aranburu, Asier Olano, Juan Mari Olano, Egoitz Balerdi, Aitzol Arrieta, Ugaitz Errazkin, Iñigo Alzelai, Anjel Pikabea, Jon Ezeiza, Kinito, Roxario Pikabea, Kamatxo, Imanol Gorrotxategi 'Popo' eta Iñaki Gurrutxaga.