Indarrean dauden osasun eredu nagusituetan uste dute gaixotasuna soilik borrokatu behar dela pertsonen osasunarentzat kaltegarriak diren sendagai toxikoen bitartez, eredu horiek ez baitute gaixotasuna osasunaren partetzat hartzen.
Botikagaien preskripzio eta kontsumo gehiegikeria heriotz masibo eta larrienen arrazoien artean agertzen da herrialde garatuenetan (botikagaien %85 munduko populazioaren %17 biltzen duten herrialdeetako biztanleek kontsumitzen dute). Bitartean, munduko beste herrialde batzuetan, jende ugari hiltzen da oraindik ere sendagarriak diren gaixotasunen eraginez.
Covid-19ari egotzitako heriotzen kopuru, zaharren populazioan batez ere, gertau ahal izan dira botikagaien kontsumo gehiegikeriagatik, edo gertatu ahal izan dira, baita ere, Osasunaren Mundu Erakundeak berak pandemialdi hasieran gomendatutako tratamenduen eraginez, Vicente de la Torre txiletar medikuak salatu duen bezala. Heriotz horien %60 inguru, 75-80 urte bitarteko gizon-emakumeenak izan dira, eta horietatik %70 zaharren egoitzetan bizi ziren.
Duela egun batzuk Eneko Landaburu medikuari entzun nion sukarrari eta sukarrari diogun beldurrari buruz mintzatzen. Sukarra eteten badugu -zioen- botikagaiak hartutata, birusari erantzuteko daukagun defentsa onenari egingo diogu eraso; eta, horrela, bai mozten ahal dugula sukarra, baina, beti ere, neumonia harrapatzeko edo eritasuna larriagotzeko arriskuak handituz.
Planetaren kutsadura, 5G antenak, elikadura txarra, bizimoduen abiadura frenetikoa eta antzeko faktoreak, arazoaren muinean daude. Ez dezagun ahaztu, pobrezia, gizartetik at gelditzea, askatasunik ez izatea, bakardadea... edo maitasuna partekatzeko ezintasuna, adibidez, gaixotasun larrien iturri ere badirela.
Nere lehen faseko topaketa hauetatik atera dudan ondorioa: pazienteen medikalizazioa (eta psikiatrizazioa) oinarri duen osasun eredu honekin jarraituz gero, osasunaren errentagarritasun ekonomikoaren ideian eraikitako ereduaren baitan, gainera, osasun publikoak ez du aurrera egiterik izango.
P.D. Youtuben bideokonferientzi hau Ikusi nahi dutenentzat: Sumando salud en tiempos del Covid19.
Hizlariak: Dr.Karmelo Bizkarra, Dr. Xabier Uriarte, Dr. Eneko Landaburu.
Patxi Xabier Urrestarazu
Aizpurua 'Kabuki'