2008ko krisialdia langile eta herritarrek gogor ordaindu genuen. Prekaritatea, pobrezia, pribatizazioak, murrizketa sozialak, errepresio poliziala, kapitalismoaren zapalkuntza basatiki areagotu dira urte hauetan.
Oraingo honetan ere antzeko bidetik jarraitzea posiblea da, jakina, baina , borroka eginez, Euskal Herrian behin eta berriz gauzak aldatzea posiblea dela erakutsi dugu. Horregatik itxaropena sustatzeko arrazoiakbadaude eta zentzu horretan aurretik zetozen borrokak indartu eta eztabaida publikoaren erdigunean jarri dira.
Birusaren aurretik Euskal Herrian garatzen ari ziren hainbat etahainbat borrokak, pentsionistenak eta mugimendu feministarenak esaterako, edo Urtarrilaren 30eko greba orokorrean defendatu ziren aldarrikapenak gure herriak beharko duen berreraikuntzaren norabidea finkatzen dute gaur egun ere. Aberastasunaren banaketa, gizarte duin batek pertsonei eskaini behar dien zerbitzuen publikoen indartzea, oinarrizko errenta, langileriaren eskubideak…. Zutabe horiekin atera beharko gara krisialdi honetatik edo ez gara aterako.
ZAINTZA ereduaren inguruko borroka fronteak nagusitasuna hartu du. Adinekoen egoitzetako egoera, osasungintza publikoak jasandako murrizketaren ondorioak, etxeko langileen beharrak eta eskubideak, pribatizazioen kalteak… Den dena auzian jarri da eta herritar askorentzat argi geratu da oraingo eredua erabat aldatu behar dugula. Pertsonak erdigunean jarri, kapitalismoaren logikatik aldendu eta eredu publikoak, kooperatiboak eta berritzaileak sustatzearen premia nabarmen geratu da.
Bertako merkataritzaren defentsa, tokian tokiko ekoizleen garrantzia, kontsumo ereduak, baliabide naturalen erabilera, hirigintzaeta mugikortasun ereduak,... Kezka hauek zorionez garrantzia irabazi dute.
Globalizazio kapitalistaren eta kontsumismoaren ondorio ekologiko, sozial eta ekonomiko katastrofikoak aurpegira bota dizkigute. Euskal Herria berria irekitzeko bideak zabaldu dira. Euskal sozialismoa edo barbariea !!!