Apirilaren 26ko Jon Azpiazuren idatzi erasokor, bidegabe eta lekuz kanpokoaren aurrean, ostalaritzan eta, bide batez, baita komertzioetan eta beste zenbait sektore afektatuetan ere, lan egiten duten guztiekin nire elkartasuna adierazi nahi dut. Tristea da herria hutsik ikustea eta are tristeagoa herriko zenbait lagun jasaten ari diren egoera, eta horregatik Jon Azpiazuren idatzia jasanezina egin zait.
Laster arte.
Askatasuna, elkartasuna eta osasuna.