Apirilaren 12an, El Diario Vasco egunkariko Hernaniko atalean, irakurri genituen Hernaniko bi tabernariren aieneak.
Artikulu horren jarraipen bezala, gehitu nahi nuke:
Txotx denboraldiko kaja benetan da zuen irabazien %30a bakarrik? Nik uste dut gehiago dela.
Zein erantzun ematen diozue, Kaxkoko bizilagunen kezka haundiari, txotx denboraldiko zarata eta desordenen tsunami etengabeek zapalduta 2006 urtea baino lehenagotik?
Akaso une honetan ez daukazue aforo maximo bat? Ez duzue egia esaten. Jarduerarako lizentziak aforo bat dakar, baina ez diozue erreparatzen.
Aforoa ez da kontu berria. Komeni dena da birpentsatzea eta egungo aforoak murriztea, eta batez ere, betetzen direla exijitzea.
Garai berrietara eta datozen aldaketetara egokitu beharko duzue, beste sektore askok bezala; eta zuek bereziki, indarrean dagoen araudia betetzearekin estutuko zaituztete eta.
Bazen garaia.
Ion Azpiazu Goñi