Hainbat izurrite sortu ditu Covid 19-ak, aurretik horrelako alarma egoerarik ez bizitzeak, agintean dauden instituzioek erantzun inprobisatuak hartu behar izatea ekarri du, horiek langile klasean eraginez. Ikasleria izan da pandemia honek eragindako kalteak pairatzen ari den estratu bat, jardun presentziala egotzita, beren etorkizuna markatuko duen azterketari egin beharko diote aurre askok, selektibitateari. Ahaztu gabe, azterketa objektibo horretaz aparte maila guztietako ikasleek ere arazoak izan ditzaketela jardun ez presentziala jarraitzeko.
Arazo horiei erantzuteko, UIBtik unibertsitateko ikasleak antolatzen ari gara beren ikasketekin
arazoak dituzten ikasleei laguntzeko. Batez ere DBH eta Batxilergoko ikasleentzat bideratu da sarea, laguntza klaseak eskainiz eta apunte bankua sortuz. Azken honetan, batxiler eta DBHko irakasgaietako apunteak kolektibizatu ditugu edozeinek eskuragai izan ditzan (MEGA.nz unibertsitateko indar batasuna helbidean aurki ditzakezue). Apunte bankua osatzen laguntzeko, uibnazionala@gmail.com helbidera bidali.
Laguntza klaseak jasotzeko edo edozein zalantza baduzu; uibnazionala@gmail.com korreoz, 688646697 telefonora deituz edo idatziz eta twitter (@UIBnazionala) edo instagram (uib_nazionala) bidez kontaktatu dezakezue gurekin. UIBko kide bat zuzenean jarriko da zuekin kontaktuan, arazoak eskaleak nahi diren moduan konpontzen saiatzeko. Skype, Hangouts, korreo edo telefono bidez eta interneteko konexio edo gailu gabezia izanez gero, gertu bizi den sareko kide bat etxera gertura dadin saiatuz (beharrezko neurriak hartuz). Sareko kide izatera animatuz gero, aurreko iturrietatik kontaktuan jarri gurekin. Hezkuntzan zein gainerako alorretan baldintzak aldatu arte langile elkartasuna martxan jarri behar dugu. INDARRAK BATUZ GAITASUNAK BIDERKATU.