JASOTA BEZELA

Etxeko zaintza 'euskal oasian'

Erabiltzailearen aurpegia Patxi Xabier Urrestarazu Aizpurua Arrano Zuri, Hopi herriko kidea 2020ko api. 16a, 00:00

Etxean menpeko egoeran dauden pertsonen zaintzaz arduratzen direnak, gehien bat emakumezkoak dira. Horietako asko egoera prekarioan daude.
Batzuk emakume latinoamerikarrak dira, egoera ezlegala pairatzen dutenak gainera. Gogoratzen al gara haiekin une delikatu honetan?
Euskal oasi honetan, bai menpeko dauden pertsonak eta bai hauen zaintzaz ardurantzen direnak, arriskuan bizi dira, eta diskriminatuta, ezin dutelako COVID-19aren frogarik egin, horrela jakin gabe gaixotzeko edo kutsatzeko arriskuan geratuz.
Asko txalotzen da egun hauetan komunikabideetan eta erakundeetatik erizainen, medikuen, polizien eta militarren zeregina. Aldiz, etxean lan egiten duten zaintzaile hauen aipamenik ere ez da egiten. Txalorik ez dugu nahi, ikusezin izateari utzi nahi diogu. Besterik ez.
Menpekotasuna duten pertsonak bizi diren etxe bakoitza da arretagune, ospitale edo basbeleku txiki bat, bere dibertsitate osoan.
Idatzi honen bidez eskatu nahi dut, COVID-19aren froga behingoz etxeko dependienteen eta haien zantzaileen eskura jartzea. Horrela ekidingo genituzke kutsadurak, antsietateak eta depresioak, ezen, menpekotasuna duen persona bat baldintza duinetan zaindu ahal izateko, erakundeek zaindarien zaintza bermatu beharko lukete.
P.D.: Albisteak egunean 24 orduz, energia gutxirekin, beti urduri eta ezkor zaudetela kontsumitzen badituzue, zuloan eroriko zarete. Baina aukera aprobetxatzen baduzue zeuen buruei begiratzeko, bizitzari eta heriotzari buruz birpentsatzeko eta nork bere burua zaintzeko, orduan atea zeharkatuko dezue.
Zaindu zuen etxeak, bat egin zuen etxe izpiritualarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!