Oraindik heriotzen pikora iritsi gabe ere, politikariek ez dute ulertzen Planetaren Ordua iritsi dela, hausnarketara bideratzen duela... eta atseden hartzera behartzen duela.
Isabel Celaá ministrak, kalkulatu du ikasle espainiarren %14a ez dela konektatzen irakaskuntza birtualera: «identifikatu egin behar ditugu, eta baliabideak eman». Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Kontseiluan izan zenean, erakutsi zuen haririk gabeko teknologiak gogo haundia pizten ziola (Wifia denontzat), eta bere hezkuntza kurrikuluma betetzea nahi duela bai ala bai, konfinamenduko egunak galtzea ahalbidetuko duen zentzugabekeria pedagogikorik gabe: «ez badira ikasgeletara bueltatzen, ikasturte honetako edukiak txertatu beharko ditugu datorren ikasturte hasieran».
Baliabide birtualak eta datorren ikasturtean memoria gainkargatzea. Betiko kontua: adimen artifiziala (orain 5Garekin), alde batera utziz familietan, balkoietan eta sare sozialetan konfinamendu garaian eman diren hausnarketak, humanizatzeko eta sozializatzeko deia eginez, formakuntzan eta produkzioan.
Osasungintzaren autogestiorako prebentzio eta formakuntza politiketan ez inbertitzeak, ekarri du urratzea osasun orokorra, eta herritarren zein osasungintzako profesionalen animoak, pandemia honi aurre eginez baliabide publiko eta indibidual gutxirekin. Eta horrek erreparazioa eskatzen du.
Pandemia honek bukaeraren hasiera behar luke, eta gutxirako balio du aspaldiko kontu ezagunak. Dei bat, Hezkuntza Ministerioak kurrikulumean sartu dezan oinarrizko formakuntza bat, elikadurari eta atsedenaren ingurugiro baldintzei buruz (Suitzan 5G delakoa bertan behera utzi dute), osasuna babesteko sistema immunitario aktibo batetik abiatuta, edozein erasoren aurrean. Naturaltasunez azaldu, zergatik gertatzen den sukarra izatea, eta zergatik ez den komeni berehala itzaltzea.
Helduok naturaltasunez onartu behar dugu, oraindik ez bagara porrot egin duen gizateria bat, bai sortu dugula sistema bat gizartearen porrotera garamatzana. Esperantza bakarra dela familietan integratzea formakuntza holistiko osasuntsua duten haurrak, beraiek baitira imajinazioa daramaten bakarrak, eta helduontzako bizitza eredu onena.