Horixe adierazten du argazki honek. Zabarkeria, utzikeria! Esan behar dugu, zorionez, gutxi direla utzikeria honetan jausten direnak; hernaniar gehienak solidario dira hondakin biltzaileekin, baina, tamalez batzuk ez, eta salatu behar dugu.
Osasun arloko langileak dira gehien ematen ari direnak egoera berezi eta larri honetan, eta ongi mereziak dituzte ilunabarrean jasotzen dituzten txaloak. Baina ez dira bakarrak. Izan ere, hondakin biltzaileak ere gogotik ari dira lanean, eta errespetua merezi dute, eta ez batzuek erakutsi duten zabarkeria.
Espero dugu honelako oharrak berriz ere atera beharrik ez izatea. Eta hondakinak txukun ateratzen dituzuen herritarren gehiengo horri gure txaloak eta agurrik adeitsuena.
Mattin Aldaia Olasagasti,
Hirigintza eta Ingurumeneko zinegotzi delegatua